Eduki publikatzailea

Atzealdea Bihar irekiko da San Migel jaietako kartel lehiaketa

San Migel jaietako kartel lehiaketa

2026·06·03


Irurako Udalak martxan jarri du 2026ko San Migel jaiak iragarriko dituen kartel ofiziala aukeratzeko lehiaketa. Parte hartu ahal izango dute Iruran erroldatutako artista afizionatu zein profesionalek, eta egile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu.

Lanak formatu digitalean aurkeztu beharko dira udalaren webgunearen bidez, eta parte-hartzaile bakoitzak kode sekretu bat erabili beharko du anonimotasuna bermatzeko. Aurkezteko epea bihar (ekainak 4) irekiko da eta uztailaren 5ean amaituko da.

Kartel irabazleak 200 euroko saria jasoko du.

Oinarriak eta informazio guztia hemen kontsulta daitezke:
Irurako San Migel jaietako kartel lehiaketaren oinarriak 2026

Aurkeztu hemen zure lana!

Navigation Menu

Navigation Menu