Agenda
Atzealdea Bigarren eskuko azoka
12
AZA
Azaroak 12, igandea, goizeko 10:00etan, San Migel plazan
Objektu materialei (arropa, jostailuak, altzariak etab.) bigarren bizitza emateko aukera.
Azokan parte hartzeko bi modu daude:
- Norberak bere postua jartzea. Interesa duenak irurabizi@gmail.com helbidera idatziz. Norberak bere postuan saltzen dituen gauzen dirua norberarentzat izango da.
- Postua jarri nahi ez duenak aukera du etxean dituen objektuak Irura Biziren postuan uzteko: egunean bertan 10:00etatik 11:00etara bitartean, edo aurrez irurabizi@gmail.com helbidera idatzi eta adostutako egun eta orduan. Postu horretan saltzen diren gauzen dirua Iruran ekintza berriak antolatzeko erabiliko du Irura Bizi elkarteak.
- Publiko guztia.
- Irura Bizi elkarteak antolatuta.