Eduki publikatzailea

Atzealdea Bi ziklomotor elektriko zozkatuko dituzte gidabaimena euskaraz egiten dutenen artean

Zozketa

2026·07·15


Gidabaimenak Euskaraz egitasmoak ekimen berria jarri du martxan. Gidabaimenaren prestakuntza eta azterketa teorikoa euskaraz egiten dutenen artean bi ziklomotor elektriko zozkatuko ditu. Egitasmoaren helburua euskaraz gidabaimena ateratzeko hautua sustatzea da.

Zozketan parte hartu ahal izango dute 15 urtetik gorakoek, baldin eta 2026ko urtarriletik abenduaren 3ra bitartean gidabaimenaren prestakuntza eta azterketa teorikoa euskaraz egiten badituzte.

Azterketa teorikoa euskaraz egin dela egiaztatzeko ziurtagiria aurkeztu beharko da. Ziurtagiria une horretan aurkezterik ez badago, zozketaren ondoren hiru hilabeteko epea izango da horretarako.

Gaur egun, gero eta autoeskola gehiagotan dago gidabaimena euskaraz prestatzeko eta egiteko aukera, material eta baliabide eguneratuekin.

Zozketan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete horretarako prestatu den formularioaren bidez.

Navigation Menu

Navigation Menu