Agenda
Atzealdea
Animen gaua
“Xanduli, manduli…Animen gaueko kontuak” kontakizuna Itziar Saez de Ojerren eskutik.
31 URR
- 4 emanaldi:
- 17:00 eta 17:45: 6-9 urte artekoentzako
- 18:30 eta 19:15: 10-12 urte artekoentzako
- Lekua: Herri eskola
- Euskaraz
- Gehienez, 25 lagun taldeko
- Saioaren amaieran: gaztain erreak
- Irura Bizi elkarteak antolatuta
Covid-19 neurriak
- Covid-19aren ondorioz eta osasun-segurtasuna bermatzeko, emanaldien edukiera mugatuko da.
- Emanaldietara joan ahal izateko, gonbidapena beharko duzu.
- Gonbidapena eskatzeko, Udaleko web orrira (www.irura.eus) edo kultur bulegora (tel: 943 692 674) jo beharko duzu.
- Pertsona bakoitzak, gehienez, 2 gonbidapen eskuratzeko aukera izango du, familia ugariek izan ezik.
- Haurrei zuzendutako emanaldietan, horiek lehentasun osoa izango dute. LH 2tik behera dabiltzan haurrak euren gurasoetako batekin sartu ahalko dira, betiere, eserleku bat hartuz.
- Edukiera betetzen ez bada, momentuan sartzeko aukera izango da
- Emanaldietara sartu ahal izateko, unean uneko segurtasun-neurriak jarraitu beharko dituzte pertsona guztiek.
- Gonbidapena dutenek, ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago eremuaren barruan eserita egon beharko dute, eserleku guztiak beteko ez balira gonbidapenik ez dutenek sartzeko aukera izan dezaten.
- Gonbidatuen izena egiaztatu egingo da.
- Ordurako sartzen ez denak ez du lehentasunik izango, nahiz eta gonbidapena eduki.