Bertsolaritza tailerrak
2022·03·31
Harituzek bertsolaritza tailerrak eskainiko ditu udaberrian, eskualdean. Maiatzeko asteazkenetan izango dira tailerrak eta ordu eta erdiko lau saioz osatuta egongo dira.
Bata, bat-bateko bertsolaritzan trebatzera bideratuta egongo da eta Ikaztegietan eskainiko da. Bestea, berriz, haurrekin bertsolaritza lantzera bideratuta egongo da; tailer horretan, haurrekin harremana daukaten guraso, senide, lagun edota irakasleei umeekin bertsolaritza lantzeko gakoak zein diren azalduko zaie saio teoriko praktikoen bitartez.
Izen emate epea apirilaren 11ra arte egongo da zabalik. Hori dela eta, zuen herrian tailerraren zabalkundea egiteko eskatu nahi genizueke, izan kalean kartelak itsatsiz nahiz sare sozialen bidez zirkulazioan jarriz.
Egunak eta ordutegia
- Maiatzak 4,11,18 eta 25
- 18:30 - 20:00
Lekua
- Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegia
Izen-ematea
- Plazida Otaño liburutegian edo harituz.bzt@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz, apirilaren 11ra arte
- Prezioa: 40 €
Informazio erlazionatua