Eduki publikatzailea
Atzealdea Berdez jantziko da udaletxea, ekainaren 2an
2025·05·28

Ekainaren 2a Miasteniaren Nazioarteko Eguna da eta, eguna ikustarazteko, Irurako udaletxeak berdez jantziko du bere aurrealdea.
Miastenia gaixotasun neuromuskularra da, jatorri autoimmunekoa, kronikoa eta prebalentzia baxukoa. Gorputzeko borondatezko muskuluei eragiten die, eta oso nekagarriak dira. Neurologiako Espainiako Elkartearen arabera, 15.000 pertsona inguruk pairatzen dituzte Espainia osoan. Adierazpen horietako batzuk hauek izan daitezke: betazalak erortzea, ikusmen bikoitza, irensketa-arazoak, disfonia, ahultasuna gorputz-adarretan eta, adierazpen larrienetan, arnas muskulaturari eragiten dio.
Gaixotasunaren berri eman eta ezagutarazten laguntzeko keinu gisa, argi berdeak piztuko ditugu udaletxean ekainaren 2an.