Eduki publikatzailea

Atzealdea Beldur Barik bozketa fasea zabalik

Beldur Barik

2025·11·19


Beldur Barik programaren XVI. edizioan parte hartzeko epea 300 sormen lan baina gehiago jasoz itxi da.

Azaroaren 14tik 20ra bitarte, herritarrek lanik gustokoena bozkatzeko aukera dute beldurbarik.eus webgunearen bidez. Bertan ikusi ahal izango dira aurtengo sormen lan guztiak eta saria irabaztea merezi duten lanei bozka bat emateko aukera izango da.

TOPAKETA

Datorren azaroaren 28an, Derioko Kultur Birikan Beldur Barik topaketa ospatuko da. Sari banaketa ekitaldiaz gain, hainbat ekintza antolatu dira. Bertaratzeko, izena ematea beharrezkoa da.

EGITARAUA:

16:00 — Harrera

16:30 — Hautatu dure tailerra:

- Eta hala ez bazan? - Antzerki tailerra

- Ez da txantxa - Maskulinitate berrien tailerra

- #BBJ - Ahalduntze tailerra

17:30 — SÜNE abeslariaren kontzertua

18:00 — Sari banaketa ekitaldia

19:00 — Luntxa

Edozein zalantza izanez gero, programaren Idazkaritza Teknikoarekin harremanetan jarri zaitezkete: tlf 843 740 288 eta/edo info@beldurbarik.eus 

Navigation Menu

Navigation Menu