Eduki publikatzailea

Atzealdea Beldur Barik 2025 martxan!

Beldur Barik 2025

2025·10·08


Gazteentzako ikus-entzunezko lehiaketa honek indarkeria matxistaren aurrean jarrera aktibo, parekide eta errespetuzkoak erakusten dituzten proiektu sortzaileak saritzen ditu. Aurten, POV (Point of View) formatuan egindako bideo laburrak ere aurkeztu daitezke. 12 eta 20 urte bitarte badauzkazu, parte hartu banaka edo taldean, eta erakutsi zure Beldur Barik jarrera!

Lanak igo eta izena emateko epea irailaren 22tik azaroaren 9ra da.

Informazio gehiago: www.beldurbarik.eus

Idazkaritza Teknikoa (Parean Elkartea): info@beldurbarik.eus

Harremanetarako: 843 740 288

Navigation Menu

Navigation Menu