Begiraleen kontratazioa antolatuko dituen “Goiza Pasa 2020” udaleku irekietarako
2020·04·24
Irurako Udalak begiraleak kontratatuko ditu antolatuko dituen “Goiza Pasa 2020” udaleku irekietarako, ekainaren 22tik uztailaren 24ra 3 ordu eta 30 minutuz aritzeko. Izena ematen duten haur kopuruaren arabera, baldintzak alda daitezke.
Begirale lanetan aritzeko beharrezkoa da adinez nagusia izatea kontratua sinatzean eta euskaraz jakitea. Lehentasun osoa izango dute aisialdiko begirale titulua dutenek.
Kontutan hartu eta baloratuko diren puntuak, errolda, titulazioa, ikasketak, lan eskarmentua, euskara maila egiaztatzen duen agiria, etab. izango dira besteak beste.
Interesatuek kurrikulumak eta titulu, ikastaro eta lan egin izanaren agirien kopiak (apirilaren 29tik maiatzaren13ra, biak barne) goizapasa2020@gmail.com korreo elektronikora bidali beharko dituzte.
Izangai bakoitzaren azken kalifikazioa merituetan lortutako puntuen batura izango da, horren arabera sortuko delarik izengaien zerrenda. Zerrenda hau, goizapasako begiraleak kontratatzeko ez ezik urtean zehar sortzen diren ordezkapen eta beharrei erantzuteko ere erabiliko da.
Aurten, aisialdiko begirale titulua lortzeko lehen praktikak burutu nahi dituzten Irurarrek eskaera goizapasa2020@gmail.com korreo elektronikora egin beharko dute.
Oharra
COVID-19 birusak sortu duen osasun alarmaren ondorioz, ezin da ziurtatu uztailean goiza pasa zerbitzua aurrera eramateko aukera izango dugunik, beraz, jakinarazi, legeak arautzen duenaren arabera jardungo dugula.