Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Uda Aisialdia 2021 • Begirale deialdia

Irurako Udalak begiraleak kontratatuko ditu antolatuko dituen “UDA AISIALDIA 2021” udaleku irekietarako.

2021·05·05

Irurako Udalak begiraleak kontratatuko ditu antolatuko dituen “UDA AISIALDIA 2021” udaleku irekietarako, ekainaren 21tik uztailaren 23ra goizez 3 ordu eta 30 minutuz aritzeko. Izena ematen duten haur kopuruaren arabera, baldintzak alda daitezke.

Hezitzaile lanetan aritzeko beharrezkoa da adinez nagusia izatea kontratua sinatzean, euskaraz jakitea eta natura sexualeko delituenganako aurrekari penalik ez izatea.

Deialdiaren oinarriak GAOn eta Irurako udaleko web orrialdean daude eta bertan ikus daitezke kontutan hartu eta baloratuko diren puntuak (titulazioa, ikasketak, lan eskarmentua, euskara maila egiaztatzen duen agiria, besteak beste).

Hautaketa prozesuan, merituak baloratzeaz gain, talde dinamika bat egingo da. Froga hau, jarraian ikusiko dituzuen egunetan gauzatuko da:

  • Maiatzak 31: Arratsaldez
  • Ekainak 1: Goizez

Interesatuek kurrikulumak eta titulu, ikastaro eta lan egin izanaren agirien kopiak (maiatzaren 4tik 23ra, biak barne) udaletxeko bulego orokorrera ekarriz, elektronikoki edo postaz aurkez ditzake. Maiatzaren 28a baino lehen, Kurrikulumean jartzen duzuen kontaktuko zenbakira jakinaraziko zaizue talde dinamika non eta noiz egingo duzuen.

Aurten, aisialdiko begirale titulua lortzeko lehen praktikak burutu nahi dituztenentzat, gehienez lau plaza eskainiko dira eta eskaera egiteko prozesua, begirale izateko prozesuaren berdina da.

 

Dokumentua deskargatu

Deialdiaren oinarriak [pdf]

 

Dokumentua deskargatu

Eskaera orria

ZERBITZU TELEMATIKOAK - ERREGISTROA

Informazio erlazionatua