Eduki publikatzailea
Atzealdea Baso plana jarri du martxan Irurako Udalak
Baso plana
2025·03·19

Baso plana jarri du martxan Irurako Udalak. Herri onurako mendian basoaren ordenazio plana egiteko zerbitzua kontratatu du Udalak horretarako, Naturtzaindia Elkartea enpresak burutuko ditu lanak.
2025eko udal aurrekontuen baitan emango da plana, eta denera 11.650 €-ko gastua izango du. Zeregin hauei erantzungo die enpresak:
- Irurako Mendia 2.046.1 Herri Onurako Mendiaren ezaugarrien deskribapena.
- Zuhaitz landaketa exotikoen azterketa egin eta hurrengo urteetarako kudeaketa plana definitzea.
- Larre eremuen egoera, abere karga eta jardunbide aproposen zehaztapen.