Eduki publikatzailea
Atzealdea Azoka solidarioa Irurako Ikastolan
Azoka solidarioa
2026·03·18

Irurako Ikastolak azoka solidarioa antolatu du martxoaren 26an, 16:15etik aurrera.
Ekimenaren baitan, martxoaren 9tik 24ra jostailu bilketa egiten ari dira, etxean erabiltzen ez diren jostailuak azokan saltzeko.
Halaber, martxoaren 24 eta 26an pintxo salmenta egingo da Ikastolako patioan, eta martxoaren 25ean fruta brotxeten salmenta ere izango da leku berean.
