Eduki publikatzailea

Atzealdea Azoka berezia, igande goizean

Azoka eta joskintza tailerra

2024·05·24


Goiz osoan zehar, artisautza eta janari azoka izango dugu igande honetan. 30 postu jarriko dituzte plazan: haurrek egindako eskulanak eta bitxiak, Koadroak eta orri markagailuak, erleen produktuekin egindako kosmetika naturala, zeramika, pintura, artisau-serigrafia,diseinu eta ilustrazioak tote poltsak, biserak,String-art eta Makrame, Oihal organikozko jantziak, gantxiloa, adur-zapiak, motxilak, xareak, pilotak, urmargoak eta scprabook-ak, kandelak, etxeko dekorazioa, afrikar oihalezko poltsak eta osagarriak, 3D bidezko Bitxiak, lore eta fruitu legortu jangarriak, tea eta Marokoko gozoki eta janariak, artisau gaztandegietako produktuak, esnekiak eta yogaourtak,kontserbak, txerrikiak, eztia, mermeladak, taloak.

Gainera joskintza tailerra elizako arkupetan: norberak aukeratutako afrikar oihal koloretsuekin egindako karteratxoak josteko makinarekin egiteko. 10:30etatik 13:30etara egongo da martxan tailer hau eta makinaz josteko lehen pausuak ikasiko ditugu; josteko makinaren funtzionamendua ulertu, nola erabiltzen den ikasi, ariketa desberdinak egin eta praktikatu ostean, karteratxo batzuk egiten ikasiko dugu.

Karterak egiteko norberak erabiliko dituen oihal ezberdinak aukeratuko ditu, ondoren patroiak erabiliz oihal horiek moztu plantxatu eta josteko prestatu.

Saioaren iraupena gehienez ere 3 ordukoa izango da. Taldean gehienez 15 pertsona egon daitezke eroso ikasi eta josi ahal izateko.

Oihalen bitartez partehartzaileak Afrikara hurbilduko dira, ikastaroan zehar, herrialde honen inguruko elkarrizketak sortzeraino. Material koloretsu eta ezbedin hauek aniztasunari keinu egiten die eta hain arrotza zaiguna apurtxo bat gure egunerokotasunera gerturatu

Navigation Menu

Navigation Menu