Eduki publikatzailea
Atzealdea Azaroak 25eko ekitaldirako prestaketak martxan
Azaroak 25
2025·11·05

Aurten, Azaroak 25eko ekitaldia 19:00etan izango da plazan, eta herriko emakumeen ahotsak ozen entzun nahi dira. Horregatik, Zea Mays taldearen Elektrizitatzea abestia elkarrekin abestea pentsatu da.
Entseguak Arantxa Jauregik eta Nerea Mendizabalek gidatuko dituzte, eta lehen entsegua azaroaren 5ean, asteazkenean, 19:00etan, udaletxeko ganbaran izango da.
Helburua ahalik eta emakume gehien biltzea da, emanaldi arrakastatsua eta indartsua lortzeko. Elkarrekin indartsuagoak gara, beraz, animatu eta parte hartu!
