Eduki publikatzailea
Atzealdea Azaroak 25
2025·11·25

Gaur, Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, gure udalerritik irmo adierazi nahi dugu indarkeria matxistaren aurkako konpromisoa eta biktima izan diren, edo izan daitezkeen emakume guztiekiko gure babesa.
Emakundek aurten plazaratu duen kanpainak datu latz eta argi bat jarri du mahai gainean:
“Bi emakumetik batek indarkeria jasan du Euskadin: Ez da zure arazoa soilik, gurea ere bada.”
Mezu honek gizarte osoari egiten dio erreferentzia: indarkeria matxista ez da kontu pribatu bat, ez da isiltasunaren bidez konponduko den errealitate bat. Guztion ardura da, guztion erantzukizuna da eta guztion konpromisoa behar du. Udaletik argi adierazi nahi dugu: emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko lanean jarraituko dugu, prebentzioa indartuz, biktimen arreta hobetuz eta berdintasunerako politikak garatzen jarraituz.
Gure herrian ez dugu emakumeen aurkako indarkeriarik onartzen, ez dugu tolerantziarik izango, eta ez dugu inolako aitzakiarik onartuko. Emakume guztien askatasuna, duintasuna eta segurtasuna bermatzea da gure helburua.
Gaur, eta urteko egun guztietan, emakumeen aurkako indarkeriari EZ!
Guztion ardura da.