Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea
Irurako herrian gazteek etxebizitzak alokatzeko diru-laguntza
Irurako Udaleko Udalbatzak 2018ko maiatzaren 29ko bilkuran erabaki zuen Irurako herrian gazteek etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzen oinarriak onartzea.
2018·07·16
- Onuradunak: 18 eta 35 urte bitartean dituzten eta Iruran erroldatuta dauden gazteak.
- Helburua: Irurako etxebizitzen alokairuagatik diru-laguntza ematea, alokairuko prezioa hilean 600 euro baino gehiago ez bada eta gehiengo denboraldia 24 hilabete izanik (2018 eta 2019).
- Eskaerak aurkezteko epea: 2018ko abenduaren 31 arte.
- Eskaerak aurkezteko lekua: Udal honetako harrera bulegoan. Irura, San Migel plaza, 1.
- Argibidea: Harrera bulegoan