Berriak COVID-19
Atzealdea 2020ko ekitaldiko egutegi fiskala aldatzea eta beste zerga-neurri batzuk hartzea
2020·05·08
Irurako Udaleko 2020ko ekitaldiko egutegi fiskala onartua izan dela.
Covid-19k sortutako larrialdi sanitarioaren egoeraren ondorioz eta Estatuak martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez dekretatutako alarma-egoeraren adierazpenaren ondorioz, pentsatzen da beharrezkoa dela egutegi fiskala aldatzea, herritarrei eta enpresei erraztasunak emateko zergen ordainketan.
...
Erabakitzen dut
Lehena
Egutegi fiskala aldatzea, 2020ko ekitaldiari dagozkion aldizkako epemugako eta jakinarazpen kolektiboko zergak borondatez ordaintzeko epeari dagokionez
Bigarrena
Tasei eta prezio publikoei dagokienez.
- Etxeko bilketaren zaborraren tasari dagokionez dendak, ostalariak, elkarteak eta industriak edo beste jarduerak batzuk kasuan itxi behar izan dituen epean ez da kobratuko osasun arreta egoeragatik..
- Tasa eta prezio publikoen zerbitzu prestatzeagatik (kirol edo kultura ikastaroak, kirol instalazioaren erabilera...) kasuan itxi izan behar diren epean ez da kobratuko eta aurreratik kobratu bazen itzu liko da.
Hirugarrena
Martxoaren 24ko 1/2020 Foru Dekretu-Arauak, Covid-19 gaitzaren osasun krisiaren ondorioz zerga arloko neurri jakin batzuk onartzen dituenak, tokiko entitateentzat jarritako neurriak aplikatzea.
Laugarrena
Ebazpen hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzea eta Udaleko iragarki-taulan jartzea, denek jakin dezaten.
Irura, 2020ko apirilaren 30a.
Gorka Murua Macuso, alkatea.