Eduki publikatzailea

Atzealdea Auzo konpostagailuak berrituko ditu Irurako Udalak

Auzo konpostagailuak

2025·03·19


Auzo konpostagailuak berrituko ditu Irurako Udalak, Vermican enpresaren eskutik. Konposten aldaketen kostua 6.793€-koa da.

Auzo konpostan izen-emateko deia egiten du Udalak. Horretarako, ingurumena@irura.eus helbidera idatzi edo udaleko telefonora (943691333) deitu behar da.

Hona hemen auzo konposta egitearen onura batzuk:

  • Hondakin gutxiago: Hondakinak auzoan birziklatzean, zabortegietara edo erraustegietara bidali beharreko hondakin kopurua murrizten da.
  • Karbono aztarna txikiagoa: Hondakinak garraiatzeko behar den energia murrizten da, beraz, CO₂ emisioak gutxitzen dira.
  • Ordaindu beharreko tasa txikiagoa da: Hondakin gutxiago biltzeak eta garraiatzeak udalerriarentzako aurrezki ekonomikoa dakar.
  • Herritarren kontzientziazioa: Ingurumena zaintzeko ohiturak indartzen ditu eta herritarren artean erantzukizuna sustatzen du.

Navigation Menu

Navigation Menu