Eduki publikatzailea

Atzealdea Aurrerapausoa egin du Irurak hondakinen gaikako bilketan

Gaikako sailkapenak goruntz egin du

2024·02·20


Irurako hiri-hondakinen sorrerak goranzko joera izan zuen 2015-2021 aldian; Zehazki, biztanleko eta urteko 222,5kg izatetik 308,6  kg izatera igaro zen. Gainera, epe berean hondakinen gaikako bilketaren ehunekoak ere behera egin zuen, % 73,8 izatetik % 62,4 izatera igaroz.

Egoera horren aurrean udalak hiri-hondakinen bilketa sistema aldatzeko erabakia hartu zuen, epe laburrean 2015eko gaikako bilketaren datua berreskuratzeko asmoz. Horrela, 2022ko otsailean, sarrailak txartel bidez irekitzeko sistema ezarri zen errefusaren eta biohondakinen edukiontzietan.

 

Biohondakinen edukiontzia egunero ireki dezakete herritarrek eta errefusarena, aldiz, astelehen eta ostiraletan bakarrik. Errefusaren edukiontzia egunero erabiltzea eragoztearen helburu nagusia, frakzio horrekin nahasita botatzen ziren hondakin birziklagarrien kopurua murriztea zen.

Bigarren grafikoan ikusten den moduan, bilketa sistemaren aldaketak onura nabarmena ekarri du, gaikako bilketaren batezbesteko ehunekoa 9 puntuan igoaz eta ondorioz, udalaren hondakinen kudeaketaren kostua murriztuz. Azken bi urte hauetan, gainera, hondakinen sorrerak ere behera egin du orokorrean: 2023an 486,08 t hondakin bildu ziren Irurako etxe eta komertzioetan, 2021ean baino  85,44 t gutxiago.

3.Grafikoak adierazten du 2023. Urtean jasotako hondakinen kopurua, frakzioaren arabera banatuta; Ikusi daiteke bildutako errefusaren eta biohondakinen ehunekoa ia berdina dela.

4. Grafikoan azken hiru urteetan bildutako frakzio bakoitzaren masa adierazten da. Bildutako errefusaren kantitateak behera egin du nabarmen: azken urtean bildutako biohondakinaren masa errefusarena baina handiagoa izan da. Frakzio organikoaren kasuan aldaketa nabarmenik ez antzematearen arrazoia, autokonposta eta auzokonposta sustatu izana izan liteke.

 

Aurreko grafikoetan adierazi diren onura eta aurrerapausoak Irurako herritarren jarrerari esker izan dira. Hala ere, oraindik aurrera egin behar dugu hondakinen sortze eta bilketa eredugarri batera bidean eta horretarako, ezinbestekoa da herritar ororen konpromisoa:

 

  • Kontsumo eredua pixkanaka aldatu behar da, ahalik eta gehien berrerabili eta hondakin gutxiago sortzeko.
  • Sortzen den horren gaikako sailkapen egokia egin behar da, frakzio bakoitza dagokion edukiontzian botaz.
  • Gure etxeetan sortzen den hondakinen % 40 ingurua hondakin organikoa da eta beraz, funtsezkoa da ondo bereizi eta errefusarekin nahasita ez botatzea. Errefusaren kudeaketa kostua nabarmen garestiagoa da biohondakinena baino!
  • Etxean sortzen ditugun hondakin organikoak konpostatzeko aukera ere eskaintzen du udalak, norbere etxean autokonpostatuz edo auzokonpostaguneak erabiliz.

 

Kontuan izan behar dugu hondakinekin dugun jarrerak eragin zuzena duela ingurumenean. Kudeaketa egokiaren bidez, ingurumen-kaltea eta klima-aldaketaren eragina gutxitu daitezke eta baita hondakinen bilketa eta kudeaketak herritarrentzat zein udalarentzat suposatzen duen kostu ekonomikoa gutxitu ere.

 

Navigation Menu

Navigation Menu