Eduki publikatzailea
Atzealdea Aurrekontu parte-hartzaileetako bozketa, ekainaren 11tik 16ra
2024·06·10
Aurrekontu parte-hartzaileen prozesua bozketa fasean sartu da dagoeneko. Irurako Udalak, hainbat proposamen jaso ostean, teknikoki proiektu bakoitza aztertu eta balorazioa egin du.
Oniritzia jaso duten proiektuak botazio fasera pasa dira eta orain herritarrei dagokizue proiektu hauen gaineko azken erabakia bozka bidez hartzea.
Ekainaren 11tik 16ra zabalik egongo da bozkatzeko aukera. Horretarako bide ezberdinak daude:
- Udaleko harrera bulegoa (09:00-14:00)
- Udalaren webgunea
- App-ko parte-hartze atala
- Ostatuko postontzia
16 urte beteak dituzten eta Iruran erroldatuta dauden herritarrak edo bertan jardueraren bat (merkataritzan, enpresetan, elkarteren batean, etb) garatzen duten pertsonak.
Ondorengo proiektu hauetatik aukeratu beharko da:
- Kalistenia parkea
- Plazako hormigoizko eserlekuak egurrez forratzea.