Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Asteklima Iruran

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era.

2023·09·25

Asteklima 2023 Iruran

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era bitartean, Euskadik ASTEKLIMAren laugarren edizioa biziko du, Klimaren eta Energiaren Astea, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak, EEE eta Ihobe erakunde publikoen bitartez, bultzatutako ekimena.

Ekimen horrek, herritarrak beharrezko trantsizio energetikoaren eta klimatikoaren aurrean kontzientziatzea eta mobilizatzea du helburu.

Irurako Udalak berriro ere bat egingo du ASTEKLIMA ekimenarekin, klima aldaketarekiko duen konpromisoa erakutsiz eta herritarrak kontzientziatzeko lan eginaz.

Herriko Sanmiel festak aprobetxatuz, Asteklimaren baitan haurrei zuzendutako bi jarduera antolatu ditu Udalak Iruran:

  • Irailaren 27an 10.00etatik 12.00etara San Miguel Plazan: “Ipar poloa salbatzera goaz!” Klima-aldaketaren ezagutzan sakontzeko jolas kooperatiboa ikastolako lehen hezkuntzako haurrekin.
  • Irailaren 27an arratsaldeko 18.00etan Irurako haurreskolan: “Lurrari bira egitea ahaztu zitzaionekoa” Ipuin-kontalariaren emanaldia 3-9 urteko haurrentzat.

 

 

Dokumentua deskargatu

Kartela [jpg]

 

Dokumentua deskargatu

Prentsa oharra [pdf]