Eduki publikatzailea
Atzealdea Astebete geratzen da Salto! udalekuetan izena eman ahal izateko
2025·03·24
Dakizuen moduan, udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk, eta astebete besterik ez da falta izen ematea ixteko (martxoaren 31n).
Aurten ere bi txanda izango dira, ekainean eta uztailean. Txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua izango da. Tolosaldean eta Goierrin barrena ibiliko dira aurten gazteak, Baliarraindik Idiazabalera, Zaldibia eta Ataun ere zeharkatuz. Herri bakoitzean bi gau egingo dituzte.
Hemen daukazue informazio guztia, kartelarekin, izena emateko loturarekin, diptikoarekin eta udalekuak iragartzeko bateko eta besteko gazteek prestatu duten bideoarekin batera.
Informazioa: labur.eus/salto2025
Bideoa: Salto 2025.