Eduki publikatzailea

Atzealdea Asteartean egin zen udal plenua

Azaroak 26

2024·11·27


Azaroaren 26an ospatu zen udaleko osoko bilkura. Arratsaldeko 19:00etan eman zitzaion hasiera eta aztergai zeuden puntu guztiak aho batez onartu ziren.

Aurreko bilkurako akteri onespena eman zitzaion bilkurako lehen puntuan eta ondoren, alkatetzako honako dekretuaren berri eman zen: 2024ko irailaren 19tik 2024ko azaroaren 19ra (2024/256-2024/300).
Irurako Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Estrategikoa (2023-2027) onartzeko
proposamena aztertu zen hirugarren puntu gisa, eta aho batez onartua geratu zen.
Laugarren puntuan, Irurako Udala eta Irurako Ikastolaren arteko 0-2 urteko gelako hitzarmena onartua geratu zen eta bost eta seigarren puntuetan Irurako Udala eta Irurako Ikastolaren arteko Eskola kirola hitzarmena eta Irurako Udala eta Irurako Ikastolaren arteko Sexune hitzarmena aztertu eta onartu ziren.
Irurako Udala eta Irura bizi elkartearen arteko hitzarmena izan zen bilkurako zazpigarren puntuko aztergaia.  “Irura Udal-barrutiko mugarriak eta leku izenak” proiektua aurrera eramateko hitzarmena da honakoa eta aho batez onartu zen.
Azken puntuan kontu-hartzailearen txostenen berri eman zen:
• 2024. urteko 3. hiruhilabeteko berankortasun txostena.
• 2024. 3. hiruhilabeteko urteko exekuzio txostena.

Navigation Menu

Navigation Menu