Eduki publikatzailea
2024·06·27
Joan den asteartean ospatu genuen Irurako Udaleko ohiko plenua. Puntu guztiak aho batez onartu ziren:
1.- Aurreko bilkuretako akten onespena:
*2024-05-28ko bilkurako aktaren onespena.
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea:
2024ko maiatzaren 22tik 2024ko ekainaren 18ra (2024/152-2024/175)
3- 164/2024 alkate dekretua berrestea.
4.- Irurako Udala eta Ametsa Pilota elkartearen arteko hitzarmena onartzeko proposamena. (VI. San Migel Xare irekia eta I. Gaztetxoak Xare irekia txapelketak antolatzeko).
Galde erreguen atalean, ordezkaritza dugun bi alderdiok adostutako testua izan genuen aipagai. Ekainaren 28an LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideen aldeko eguna ospatuko dugu, aniztasunetik, eskubide eta bizikidetzarekin dugun konpromisoa berretsiz.