Eduki publikatzailea

Atzealdea Aste honetan hasiko dira Kaskailuko haur jolas parkea eraberritzeko lanak

Jolas berriak

2024·05·20


Kaskailu haur-jolas parkeko egungo instalakuntza eraberrituko du Udalak. Horretarako, egungo jolasak eta zoruko goma kenduko dira. Egoera berrian, azalera antzekoa izango da eta jokoak berriak.

 

Irurako Udalak eta Goizper S.Coop., Irurako udalerrian, onura publikokoa edo interes publikokoa edo gizarte-interesekoa helburuarekin Kaskailu plazako haur parkea (0-12 urte bitarteko haurrentzat egokitua) eraberritzea helburu duen hitzarmena sinatu zuten. Udalak 2023ko irailaren 21eko udalbatzan  aho batez onartu zuen hitzarmena. Goizper, S. Coopek 10.000 €ko ekarpena egingo du Kaskailu haur-jolas-parkea eraberritzeko.

 

Lanak kontratu txikiaren bitartez esleitu dira. Maderplay, S.L. izango da haurrentzako jolas-parke berriaren berriztapenaren esleipendun eta arduradun, eta esleipenaren zenbatekoa 33.345,54 €koa izango da.

 

Lanak maiatzaren 23an hasiko dira eta astebete iraungo dute

Navigation Menu

Navigation Menu