Eduki publikatzailea

Atzealdea ARNASETIK bideo-sormen lehiaketa

Bideo-sormen lehiaketa

2025·09·19


ARNASETIK bideo sormen lehiaketaren laugarren edizioa martxan da. 10 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta lanak aurkezteko epea irailaren 15etik urriaren 31ra bitartekoa izango da.

Parte-hartzaileek 3 kategoria izango dituzte aukeran: Atzo eta gaur (LH 5-6), Casting-a (DBH 1-2) eta Herrimina (DBH 3-4). Lanek gehienez 2 minutuko iraupena izan beharko dute.

Kategoriako 500 euroko sariak banatuko dira, eta horrez gain, publikoaren saria ere izango da (500 €). Guztira 2.000 euro banatuko dira.

Informazio gehiago: arnasagara.eus

Navigation Menu

Navigation Menu