Eduki publikatzailea

Atzealdea Armenio Ferreira herritarrari eskertza

Udaletxearen bisita birtuala garatu du

2024·09·18


Armenio Ferreira irurarrak udaletxe berrituaren bisitaldi birtuala garatu du. Udalaren esku utzi du tresna interesgarri hau, musutruk. Lerro hauetatik, eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiogu Armeniori, egindako lanagatik.

Teknologian aditua da Ferreira. Hala, 2022an Skanak enpresa sortu zuen, enpresentzako aktiboak digitalizatzeko zerbitzua eskainiz; hala nola, eraikinak eta instalazio industrialak (neurriak, sistema elektrikoak, aire girotuko sistemak) edo proiektu osoak (mantenutik berreraikitzera).

Automobilgintzako edo aeronautikako sektoreetarako piezen alderantzizko ingeniaritza ere eskaintzen du, eta metrologiaren bidez piezen zehaztasuna neur dezake. Horrela, xehetasunetan egin daitezkeen zuzenketak azter ditzake. Skanaken beste zerbitzu bat 360º eskaneatzea da, ibilbide birtualetarako, etab

Webgune honetan bertan, berak garatutako bi bisita birtual ikus daitezke dagoeneko, udaletxekoa eta ostatukoa. Mila esker zure lana guztion eskura jartzeagatik!


 


​​​​​​​

 

Navigation Menu

Navigation Menu