Agenda
Atzealdea Arimen gaua
31
URR
Urriak 31, asteartea, arratsaldeko 18:00tan, San Migel plazan
Antzinako ohiturak kontuan hartuta, guretik ospatuko dugu Arimen Gaua. Egun batzuk lehenago, lanketa haurrekin eta gazteekin Ikastolan, Ludotekan eta Gaztelekuan. Eta, urriaren 31n, beldurra, gozokiak, mozorroak, kalabazak, kandelak, gaztainak, musika… izango ditugu lagun gaueko iluntasunean.
- 18:00etan: Gaztain jatea eta beldurrezko photocallaren irekiera portikoan.
- 18:30 - 19:30: Beldurrezko ibilbidea Errekaldetik abiatuta. Aurten, sorpresa berriekin. Txandak adinaren arabera. Umeak gurasoen ardurapean egongo dira. (18:30ean: HHko umeak - 18:45ean: LH1-LH2-LH3 - 19:00etan: LH4-LH5 | Jende-kopuruaren arabera, ordutegian aldaketak egon daitezke.).
- 20:00etan: Zezen suzkoa.
- Antolatzailea: Irura Bizi, Irurako Ikastola eta Irurako Gazteria Sailarekin elkarlanean antolatua.