Agenda
Atzealdea

Arimen gaua

31 URR

  • Noiz: urriak 31
  • Lekua:  San Migel plazan
  • Publiko guztia
  • Irura Bizi elkarteak antolatuta, Irurako Ikastola eta Udaleko Gazteria sailarekin elkarlanean

Udazkenetik negurako egun gero eta ilunagoen bueltan, erritu ezberdinak egin izan dira Europa osoan, baita Euskal Herrian ere. Bada, antzinako ohiturak kontuan hartuta, guretik nahi dugu ospatu Arimen Gaua.

Beraz, urriaren amaieran, gai honen inguruko lanketa egingo dute haurrek eta gazteek Irurako Ikastolan, Ludotekan eta Gaztelekuan.

Eta, urriaren 31n, beldurra, gozokiak, mozorroak, kalabazak, kandelak, gaztainak, musika... izango ditugu lagun gaueko iluntasunean.

Aurrerago kaleratuko da Arimen Gaueko egitarau zehatza

Arimen gaua