Agenda
Atzealdea
Argitu energia tailerra
29 AZA
- Noiz: azaroak 29
- Ordua: 18:30
- Lekua: Herri eskolan
- Gazte eta helduak
- Izen ematea azaroaren 25a baino lehenago
- 628 532 303 (astelehenetik ostiralera: 9:00 – 18:00) argitu@gipuzkoa.eus
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentua eta Irurako Udala
Tailer honen helburua herritarrei etxeko energia-kontsumoa modu pertsonalizatuan diagnostikatu eta ulertu ahal izateko beharrezko tresnak ematea da, baita energia-eraginkortasuna hobetzeko eta faktura elektrikoa murrizteko irtenbideak proposatzea ere.
Udalaren bitartez, interesdunei “Energia Argitu Kit” maletak banatuko zaizkie. Kit horrek aukera ematen du etxeetan neurketak egiteko, energia-gabeziak detektatzeko (aire-ihesak, berokuntza-erradiadoreetako galerak, ur-emariaren kontrola, instalazioaren errendimendua eta galerak, eta abar) eta % 5 eta % 10 arteko aurrezpenak eragin ditzaketen neurri sinpleak hartzea proposatzen du.