Eduki publikatzailea
Atzealdea Argentinatik iritsi da Iruran jaiotako José Joaquín Echezarretaren bizitzaren kontakizuna
2026·03·11

Irurako Udalak Argentinatik jasotako mezu baten bidez Iruran jaiotako José Joaquín Echezarretaren bizitzari buruzko kontakizun baten berri izan du. Echezarreta 1883ko azaroan jaio zen Iruran eta 1900. urtean Argentinara emigratu zuen.
Bere bizitzan oinarrituta, Marita Echave idazleak “Abuelo Joaquín” izeneko kontakizuna idatzi zuen, Río Cuarto hiriko egunkari batean argitaratua. Testuak Iruratik Argentinara joan zen irurarraren historia kontatzen du; han Graciana Arribillagarekin familia osatu zuen, euskal jatorriko gurasoen alaba.
Kontakizunaren berri Juan Carlos Echesarreta bilobak eman du. Azaldu duenez, Argentinara iristean aitonak abizena moldatu zuen, eta Echezarreta abizeneko Z hizkia S batez ordezkatu zuen. Hala ere, bere euskal jatorriarekiko harrotasuna azpimarratu du, eta Argentinan euskal abizenek duten prestigioa ere nabarmendu du.
Gainera, bere udalerriko Euskal Etxearen argazkia ere bidali du. Zentroa 1999an sortu zen, eta Juan Carlos Echesarreta sortzaileetako bat eta egungo zuzendaritzako kidea da; bertako euskal jatorriko herritarrak biltzen ditu.
