Eduki publikatzailea

Atzealdea Argazki lehiaketa: Egutegia 2027

Egutegia 2027

2026·03·25


Iruran erroldatutako herritarrek parte hartu ahal izango dute 2027ko egutegirako antolatutako argazki lehiaketan. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu, eta aurtengo gaia “Kirola Iruran” izango da. Argazkiak Iruran ateratakoak izan beharko dira, koloretan edo zuri-beltzean.

Argazkiak formatu digitalean (JPG) aurkeztu beharko dira, ezarritako baldintzak betez, eta irurabizi@gmail.com helbidera bidali, egilearen datuekin eta argazkiaren azalpenarekin batera.

Aurkezteko epea 2026ko urriaren 1etik azaroaren 11ra izango da. Irailetik aurrera, USB bidez ere aurkezteko aukera egongo da liburutegian.

Epaimahaiak aukeratutako 12 argazkiek 30€-ko bono bana jasoko dute. Horrez gain, epaimahaiak hautatutako beste lau argazkiren artean, herritarrek bozketaz aukeratuko dute azaleko irudia, eta egileak sari bera jasoko du. Bozketan parte hartzen dutenen artean ere beste 30€-ko bono bat zozkatuko da.

Sari banaketa abenduan egingo da, Kultur Mahaiak antolatutako ekitaldi batean.

Informazio guztia

Navigation Menu

Navigation Menu