Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea
Argazki lehiaketa: Egutegia 2022
Oinarriak
2021·10·27
- Partaideak: Iruran erroldatuta daudenak parte ahal izango dute, bakarka.
- Argazki-kopurua: parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki.
- Gaia: edertasuna. Argazkiak koloretan eta Irurako lekuren batean ateratakoa izan beharko du.
- Argazkiak nola eta non aurkeztu argazkiak formatu etzana izan behar du eta era digitalean aurkeztuko dira. Irudiak JPG formatuan egon behar dira 2500px alde zabalena, 250ppp eta RGB formatu espazioan. Argazkiak gutxieneko kalitatea izan beharko du, beraiekin lan egin ahal izateko
- Argazkiak irurabizi@gmail.com helbidera bidali. Argazki bakoitzarekin batera, egilearen izena, posta elektronikoa, telefonoa eta azalpentxo bat, argazkia non ateratakoa den azalduz.
- USB bidez ere aurkez daiteke, hau liburutegian jarriko den kutxa batean utzi, gutun-azal baten barruan etabertan aurre
- Epea: aurkezteko epea 2021ko azaroaren 1etik, 2021eko azaroaren 14ra izango da.
- Sariak: epaimahaiak aukeratutako hamabi argazkiren egileek 30€ko bono bana jasoko dute, herriko taberna eta dendaren batean erabiltzeko
- Horiez gain, beste bi saritu ere banatuko ditugu:
- Epaimahaiak beste lau argazki aukeratuko ditu, eta herritarrek aukeratuko dute lau hauen arteko irabazlea, Whatsappez egindako bozketa bidez. Argazki hori egutegiko azalekoa izango da eta argazki-egile horrek ere 30€ko bonoa jasoko du.
- Bozketako parte hartzaile guztien artean 30€ko beste bono bat zozkatuko dugu, eta bono honen sariduna ezingo da izan saritutako argazki-egileren bat.
- Sari banaketa abenduan egingo da, Kultur Mahaiak antolatuko duen kultur emanaldiren batean. Aurrerago jakinaraziko dugu data zehatza.
- Epaimahaia: epaimahaia bost kidez osatua egongo da:
- kultura zinegotzia, Irura Biziko kide bat, Kultur Mahaiko bi kide, eta gaian aditua den herritar bat.
- Jabetza intelektuala eta datuen babesa: Irura Bizik ez du izango lehiaketara aurkeztuko diren argazkien jabetza intelektuala; egilea izango da argazkien jabe bakar. Halaber, Irura Bizik lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak erabili ahal izango ditu egoki deritzon gauzetarako.
- Irura Bizik parte-hartzaileen datuak babestuko ditu eta ez ditu erabiliko argazki lehiaketarekin zerikusia ez duen beste ezertarako.
- Oharrak:
- Parte hartzeak baldintza hauen onarpena adierazten du.
Baldintza hauetan kontuan izan ez den edozein arazo edo gertakari suertatuz gero, antolakuntzak konponduko du hobekien deritzon bezala.
Edozein zalantza izanez gero, jar zaitez harremanetan Irura Biziko kideren batekin edo irurabizi@gmail.com posta elektronikora idatzi.