Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea
Argazki lehiaketa
2021eko egutegia osatzeko
2020·10·27
Oinarriak
- Partaideak: Iruran erroldatuta daudenak parte ahal izango dute, bakarka.
- Argazki-kopurua: Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki.
- Gaia: Irurako txokoak gaur egun. Argazkiak gaur egungoa izan behar du, eta koloretan eta Irurako lekuren batean ateratakoa.
- Argazkiak nola eta non aurkeztu: Argazkiak formato etzana izan behar du eta era digitalean aurkeztuko dira. Irudiak JPG formatuan egon behar dira eta A4 neurrirako gutxieneko kalitatea izan beharko dute, beraiekin lan egin ahal izateko.
Argazkiak irurabizi@gmail.com helbidera bidali. Argazki bakoitzarekin batera, egilearen izena, posta elektronikoa, telefonoa eta azalpentxo bat, argazkia non ateratakoa den azalduz.
USB bidez ere aurkez daiteke, hau liburutegian jarriko den kutxa batean utzi, gutunazal baten barruan eta bertan aurrez aipatutako datuak sartu paper batean idatzita. USBak iztuli egingo dira lehiaketa amaitzean. - Epea: Aurkezteko epea 2020ko azaroaren 2tik, 2020ko azaroaren 15era izango da. Ondoren jasotakoak ez dira lehiaketan sartuko.
- Sariak: Epaimahaiak hamabi argazki aukeratuko ditu saridun bezela, argazki bakoitzaren egileak 30 euroko bono bat jasoko du, herriko taberna eta dendaren batean erabiltzeko.
Saritutako hamabi argazki horietaz gain, beste lau argazki aukeratuko dira, eta lau hauen arteko irabazlea herritarrek aukeratuko dute, Whatsappez egindako bozketa bidez. Argazki hori egutegiko azalekoa izango da eta egileak ere 30 euroko bono bat jasoko du.
Sari banaketa, azaroaren 21, larunbata izango da, Kultur Mahaiak antolatuko duen kultur emanaldiaren barruan. - Epaimahaia: Epaimahaia bost kidez osatua egongo da: kultura zinegotzia, Irura Biziko kide bat, Kultur Mahaiko bi kide, eta gaian aditua den herritar bat.
- Jabetza intelektuala eta dauten babesa: Irura Bizik ez du izango lehiaketara aurkeztuko diren argazkien jabetza intelektuala; egilea izango da argazkien jabe bakar. Halaber, Irura Bizik lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak erabili ahal izango ditu egoki deritzon gauzetarako.
Irura Bizik parte-hartazileen datuak babestuko ditu eta ez ditu erabiliko argazki lehiaketarekin zerikusia ez duen beste ezertarako. - Oharrak:
- Parte hartzeak baldintza hauen onarpena adierazten du.
- Baldintza hauetan kontuan izan ez den edozein arazo edo gertakari suertatuz gero, antolakuntzak konponduko du hobekien deritzon bezala.
- Edozein zalantza izanez gero, jar zaitez harremanetan Irura Biziko kideren batekin edo irurabizi@gmail.com posta elektronikora idatzi.