Eduki publikatzailea

Atzealdea Argazki erakusketa Irurako ostatuan, zaintza erdigunean

Argazki erakusketa

2025·04·09


Zaintza erdigunean argazki erakusketa, Irurako ostatuan.

Zaintzak oinarrizko lanak dira denon bizitza sostengatzeko. Bizitza osoan zehar, denok behar dugu zainduak izan eta, hainbat momentutan, zaintzaileak ere bagara. Zaintza-kateek eusten diete gure familiari, gure komunitate hurbilari, gure jendarteari, gure herriari. Oraindik ere zaintza sistemaren karga gehiena emakumeen gain dago eta genero arteko desoreka eta desberdinkeriaren pisuzko arrazoietako bat ere bada, beste batzuen artean.

Emakume eta gizonen berdintasunerako ibilbide honetan, zaintza lanen banaketa parekidea estrategikoa dela jakinik, udaletik ezinbestekoa iruditzen zaigu, sentsibilizazio ekimen desberdinen bidez, zaintza lanak erdigunean jarri, modu parekidean banatzeko bideari eutsi eta lan hauei zor zaien balioa aitortzeko bidea eraikitzen jarraitzea.

SUSTATZAILEA: Irurako Udala- Berdintasun Arloa

ARGAZKIEN EGILEA: Maider Agirre (Altzo)

Navigation Menu

Navigation Menu