Eduki publikatzailea
Atzealdea Apirilaren 12an izango da Irurako Herri Krosa
2025·03·24
Apirilaren 12an izango da Irurako Herri Krosa.
Irekita egongo da izen ematea, kategoria, sexu edo nazionalitateari erreparatu gabe, federatua edo ez federatua, Irurako Herri Krosean parte hartu nahi duenarentzat.
Helduen lasterketa 5,07km-koa izango da, eta Irurako herrian ospatuko da, San Migel plazan hasi eta bukatuz, asfalto gaineko lasterketa formatuan.
Izen-ematea 5€-koa izango da, aurretik www.kronoak.com - en, edo egunean bertan 15:45 arte, 7€-ko prezioan. Dortsalak jasotzea apirilaren 12an (15:00-16:00) izango da San Migel plazan.
Haurren lasterketak:
-
AURREBENJAMINAK: 2 urtetik HH3ra -- Itzuli 1-- 168 m.
-
AURREBENJAMINAK: LH1 eta LH2 --- 2 Itzuli -- 336 m.
-
BENJAMINAK: LH3 eta LH4 -- Itzuli 1 -- 565 m.
-
ALEBINAK: LH5 eta LH6 -- 2 Itzuli -- 1.130 m.
-
INFANTILAK: DBH1 eta DBН2 -- 3 Itzuli-- 1.695 m.
*Doan izango dira haurren lasterketak, eta egunean bertan eman beharko dute izena.
Hemen araudia.
Hemen haurren ibilbideak.
Hemen helduen ibilbidea.