Eduki publikatzailea
Atzealdea Andragorak antolatutako tallerretan izena emateko aukera zabalik
2024·09·18
Larunbat honetan, goizeko 10:00etan 'Emakumeen elkarlana sukaldatzen' proiektuaren aurkezpena egingo dute Andragoran. Bertan, Mirari Errondosoro 'Kimuri'-k naturan inspiratutako proiektu hau azalduko du, jasangarritasuna eta tradizioa uztartuz, emakumeen indarra eta ezagutza partekatuz, iraganeko balioak eta bizitzaren zentzua berreskuratuz, etorkizun hoberako urratsak eman ahal izateko.
Aurkezpen honen ondoren, eskualdeko bost herritan; Asteasu, Gaztelu, Anoeta, Altzo eta Berrobin hain zuzen, hondakin organikoekin (tipula eta fruta azala, arrautza oskola, kafe hondakina...) biomaterialak sortu ahal izateko tailerrak eskainiko dira. Tailer hauetako izen-ematea Udaletan zein biomaterialakimuri@gmail.com edo 656742450 WhatsApp zenbakira egin ahal izango da.
Ondoren, tailer hauetan sortutako pieza Andragoran instalatuko da.
Bide antzekotik, eta ekofeminismoen gaiarekin jarraituz, datorren astean Elikadura eta generoaren inguruko tailerrak ere eskainiko dituzte Andragoran, Amaia Aierberen eskutik. Tailer teoriko-praktiko hauetan, gure elikaduran eragiten duten faktoreetan sakonduko da, emakume begirada eta beharretatik, agroekologia ikuspuntua barneratuz. Horrez gain, asteko elikadura antolaketarako oinarriak ere landuko dira.
Tailer honetarako izen-ematea zabalik dago, Andragorara bertaratuz, edo andragora@andragora.eus edo 943 00 89 67 zein 747 496 469 telefono zenbakietara deituz.