Eduki publikatzailea
Atzealdea Amatasuna lantzeko talde terapeutikoa martxan
2025·10·16

Tailer hauen bitartez, Irurako emakumeei beren buruarekin konektatzeko tresnak eskaini nahi dizkiegu, euren emozioak aztertzeko eta ongizate fisikoa eta mentala indartzeko.
Emakumeok, askotan autozaintzari uko egiten diogu patriarkatuaren eskakizunen ondorioz, gure premiak alde batera utzita.
Tailer hauek emakumeen ahalduntzea eta autozaintza sustatzeko diseinatuta daude, parte-hartzaileek erantzukizunen eta norberaren zaintzaren artean oreka lortzeko.
Saioek elkartasun-komunitatea sortzea bultzatzen dute, emakumeek esperientziak partekatu eta elkarri lagundu ahal izateko, arau patriarkalei aurre eginez.
Ongietorriak zarete denak!
Saioen datak: azaroaren 28a, abenduaren 18a, urtarrilaren 22a, martxoaren 20a, apirilaren 23a, maiatzaren 21a eta ekainaren 18a.
- Izena emateko epea: Urriaren 16tik azaroaren 10ra arte
- Gutxieneko izen-emate kopurua: 6
- Gehieneko izen-emate kopurua: 20
- Lehentasuna herrian erroldatuta dauden pertsonei emango zaie; ondoren, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio.
Izena eman hemen.