Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Aldaketak Trinkete gimnasioaren erabilpenean

Irailaren 27tik aurrera, Trinketeko kirol-guneko gimnasioa erabiltzeko, ez da beharrezkoa izango ordua erreserbatzea.

2021·09·27

Irailaren 27tik aurrera, Trinketeko kirol-guneko gimnasioa erabiltzeko, ez da beharrezkoa izango ordua erreserbatzea.

Edukiera haunditu denez 6 pertsonatik 16ra, trinketeko bazkide txartela dutenek, eraikina zabalik dagoen bitartean, nahi dutenean joan ahal izango dira gimnasiora eta norberaren txartelarekin sartu, aldez aurretik ordua erreserbatzen aritu beharrik gabe.

Gainera aldagelak  eta  dutxak  erabili ahal izango dira, beti ere banaka edo pertsonen arteko 2 metroko distantzai mantenduz eta musukoa jantzita, dutxan sartzeko unean izan ezik

Trinketeko ordutegia: astelehenetik igandera 10:00tik 21:00ra.

Hala ere kutxatzeak ekiditeko indarrean dauden neurriak hartzen jarraitu behar dute trinketeko instalazioetako erabiltzaileek

 

 

Dokumentuak deskargatu

Covid-19 neurriak [pdf]