Eduki publikatzailea
Atzealdea Aldaketak gimnasioko tasetan
2024·12·23
Urtarrilaren 1ean Irurako gimnasioaren ordenantza fiskal berria indarrean ipiniko da eta aldaketak egongo dira tasaren inguruan.
TASAK
Hiruhileko abonua izango da (urtarrila-martxoa, apirila-ekaina, uztaila-iraila eta urria-abendua) 16-14 urte artekoek 24 euro ordainduko dute hiruhileko bakoitzean. 25 urtetik gorakoek, 36 euro.
Horrez gain, txartel berria egiteagatik (galtzeagatik...) 7 euro ordaindu beharko da.
Honako hobariak ere ezartzen dira ordenantzatan:
- Familia ugaria: %20
- Jubilatu edo pentsiodunak: %20
- Langabetuak: %20
- Gazte txartela: %20
Hobariak bateragarriak dira baina hauek aplikatzeko agiriak aurkeztea beharrezkoa da eta inoiz ez da aplikatuko tasaren hasierako kopuruaren %50a baina gehiago.
Ordainketa, hiruhileko naturalaren bigarren hilabeteko 1etik 20ra bitartean kobratuko da, ordaintzaileak adierazitako banku kontuan. Ordainketak konturako zordunketen bidez egin daitezke soilik. Hiruhilabetekoa amaitu baino 3 lan egun lehenago, abonuaren baja egitea eskatzen ez bada, abonua automatikoki berrituko da beste hiru hilabeterako eta beronen ordainketa banku helbideratze bidez egingo da.
Bestalde, gogoratu ezinbestekoa dela Gimnasioko bazkideen datuak eguneratzeko formularioa betetzea eta udalean edo Trinkete tabernan entregatzea lehenbailehen.
Zalantzarik izanez gero, sartu www.irura.eus edo 943 69 13 33 telefonora deitu.