Eduki publikatzailea
Atzealdea Akatsa aisialdirako gidan: mendi irteera Hernialdera izango da, azaroaren 16an
Mendi irteera
2025·11·05

Aisialdirako gidako informazioan akats bat dago, eta hona hemen datu zuzenak:
Azaroaren 16an mendi irteera egingo da, 9:30ean plazatik abiatuta. Bi ibilbide egongo dira aukeran:
- Ibilbide txikia: Irura–Hernialde
- Ibilbide handia: Irura–Fraileburu–Hernialde
Eguraldi ona balitz, animatu bazkaltzen bertan geratzera eta giro ederraz gozatzera!
