Berriak COVID-19

Atzealdea Adinekoentaz (+65) eta gaixo kronikoentzat erosketak egiteko laguntza

Erosketa Zerbitzua

2020·04·01


Erosketa Zerbitzua

COVID-19 koronabirusaren aurrean adineko (+65 urte) eta gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak dira arrisku gehien duten sektoreak, horregatik, etxetik ateratzera behartuta ez daitezen, egon, elikagaien eta beharrezko higiene produktuen hornidura bermatzeko zerbitzua martxan jarri nahi du Irurako Udalak, herriko beste eragile batzuekin batera. Ekimen hau martxan ipintzeko ezinbestekoa izango da boluntarioen partaidetza. Parte hartu nahi baduzu, hauek dira izen emateko erabili ditzakezun kontaktuak:

Eman beharreko datuak:

  • Izen-abizenak
  • Helbidea
  • Telefono zenbakia

Zerbitzuaren azalpena:

  • Zerbitzua herriko adineko guztiek (+65 urte)edo gaixotasun kronikoak dituzten herritarrek eskatu ahalko dute, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara udaletxera 943691333 deituta.
  • Zerbitzua emateko protokolo zorrotza jarriko da martxan, kutsatzerik ez izateko.
  • Produktuen eskaera telefonoz egin daiteke.
  • Erosketa guztiak herriko dendetan egingo dira (ahal den neurrian).
  • Zerbitzua doakoa izango da, eskatzaileak faktura osotasunean ordaindu beharko du. Herritarrak etxean dirurik ez badu, telefonoz adostuko da ordainketa nola egin.

Erosketa zerbitzuaren protokoloa

 

Dokumentuak deskargatu

Erosketa zerbitzuaren protokoloa [pdf]