Eduki publikatzailea

Atzealdea Abizenak euskalduntzeko kanpainari ekin diote UEMAk, Galtzaundik eta Tolosaldeko 23 udalek

Abizenak euskalduntzeko kanpaina

2025·03·12


Tolosaldean asko dira oraindik erdarazko grafiaz idazten diren euskarazko abizenak. 'Abizena ere euskaraz' kanpainarekin, herritarrek abizenak era ofizialean euskaraz jartzea sustatu nahi da.

 

Euskal abizenak izanez gero, baina agiri ofizialetan erdal grafian idatzita badaude, erraza da horiek aldatzeko egin beharrekoa. Erroldatutako udaletxean edo Erregistro Zibilean egin daiteke. Batean zein bestean, hauek dira aurkeztu beharreko agiriak:

· Nortasun Agiriaren fotokopia.

· Jaiotza ziurtagiria. Erregistratuta zauden herriko udaletxean edo epaitegian eskatu behar da.

· Errolda agiria. Udaletxean eskatzen da. Baita online ere.

· Familia liburua.

 

Informazio zehatzagoa hemen.

Navigation Menu

Navigation Menu