Agenda
Atzealdea
Abentura astea: "Vuelta al País de Elkano" liburuaren aurkezpena eta solasaldia Ander Izagirrerekin
7 AZA
Azaroak 7, asteartea, arratsaldeko 19:00tan, Herri eskolako aretoan
Duela bostehun urte, Magallanes eta Elkanoren espedizioak munduari lehen bira eman zion. Orain, Ander Izagirre Getariatik atera eta Getariara itzuli da, Elkanoren jaioterrira, euskaldunen herriari buelta geografiko, historiko eta mentala ematera.
Bizikletaz bidaiatu du, eta bidean, istorio harrigarriak aurkitu ditu: duela bostehun urteko eta gaur egungo pertsona harrigarriak, argiz eta odolez idatzitako historia, kultura nahaspila eta esploratzeko grina. Beti dator ondo guztiari buelta bat ematea. Bereziki herrialdeei.
- Euskaraz.
- Publiko guztia.
- Irura Bizi elkarteak antolatuta.