Eduki publikatzailea
Atzealdea Ekarpenak egiteko aukera plaza oinezkoentzat bihurtzeko proiektuan
2025·05·16

Pasaden maiatzaren 13an egin zen plaza oinezkoentzat bihurtzeko proiektuaren aurkezpen publikoa.
Hainbat dokumentu argitaratu dira Ingurumena atalean, proiektuaren inguruko informazio guztia helarazteko herritarrei.
Orain, proiektuaren inguruan ekarpenak egiteko aukera zabaldu da. Horretarako, galdetegi bat prestatu da:
(Galdetegia erantzuteko azken eguna: maiatzak 25)
Modu digitalean parte hartu nahi dutenek galdetegia Irurako webgunean edo APP bidez bete dezakete. Bestalde, paperean egin nahi duenak, udaletxeko harrera bulegora jo dezake.
Zure iritzia oso garrantzitsua da Irurako plaza herritarren beharretara egokitu dadin.
Parte hartu!