Agenda
Atzealdea Ginkana eta jokuak txirrindakin haurrentzat
Irura Bizi elkarteak antolatuta
19
IRA
- Lekua: Frontoia
- Ordua: 11:00
Covid-19 neurriak
- Covid-19aren ondorioz eta osasun-segurtasuna bermatzeko emanaldien edukiera mugatuko da.
- Emanaldietara joan ahalizateko,gonbidapena beharko duzu.
- Gonbidapena eskatzeko, Udaleko web orrira (www.irura.eus) edo kultur bulegora (tel: 943 692 674) jo beharko duzu, emanaldia baino astebete lehenago.
- Pertsona bakoitzak, gehienez, 2 gonbidapen eskuratzeko aukera izango du, familia ugariek izan ezik.
- Astelehenetik ostegunera banatuko diren gonbidapenak irurarrentzat bakarrik izango dira. Ostiraletik aurrera, agortu ez direnak edonork eskuratu ahal izango ditu.
- Haurrei zuzendutako emanaldietan, horiek lehentasun osoa izango dute. LH 2tik behera dabiltzan haurrak euren gurasoetako batekin sartu ahalko dira, betiere, eserleku bat hartuz.
- Edukiera betetzen ez bada, momentuan sartzeko aukera izango da.
- Emanaldietara sartu ahal izateko, unean uneko segurtasun-neurriak jarraitu beharko dituzte pertsona guztiek.
- Gonbidapena dutenek, ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago eremuaren barruan eserita egon beharko dute, eserleku guztiak betetzen ez balira gonbidapenik ez dutenek sartzeko aukera izan dezaten.
- Gonbidatuen izena egiaztatu egingo da.
- Ordurako sartzen ez denak ez du lehentasunik izango, nahiz eta gonbidapena eduki.