Eduki publikatzailea
Atzealdea 2026ko San Migeletan laguntzeko deialdia
2026·09·11

Aurten ere iristear dira San Migelak! Jaiak onak izatea herritarron esku dago, eta horretarako ezinbestekoa da zuen laguntza.
Kultura Mahaiko kideek hilabeteak daramatzate ilusioz antolaketa lanetan, eta orain gainerako herritarren laguntza eskatzeko unea iritsi da. Ekitaldi ugari antolatu dituzte, irurar guztien gustukoak izango direlakoan. Horregatik, hartu tarte txiki bat zertan laguntzeko prest zauden jakinarazteko. Teloiaren atzean zein aurrean egiten den lanarekin osatzen dira jai egun hauek.
Herriko jaiak aukera paregabea dira emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerantz urratsak ematen jarraitzeko. Horretarako, ezinbestekoa da jarrera erantzunkidea praktikan jartzea, hau da, boluntario gisa egiten diren eginkizun guztiak emakumeen eta gizonen artean modu parekidean banatzeko jarrera aktiboa izatea.
Animatu eta goza ditzagun San Migelak!
