Eduki publikatzailea
Atzealdea 2026ko Iñauteriak: gaueko autobus zerbitzu bereziak
2026ko Iñauteriak: gaueko autobus zerbitzu bereziak
2026·02·11

Iñauterietako mugikortasun beharrak asetzeko, ohiko ordutegiez gain, gaueko autobus zerbitzu bereziak egongo dira Tolosaldean.
Zerbitzuak otsailaren 12an (osteguna), 14an (larunbata), 15ean (igandea) eta 16an (astelehena) izango dira, Tolosa (Sta. Klara) abiapuntu hartuta.
Iruratik igarotzen den lineak (Anoeta > Irura > Villabona > Zizurkil > Asteasu) 0:00, 1:00, 2:00, 3:00 eta 4:00etan izango ditu irteerak otsailaren 12an, 15ean eta 16an; eta 3:00 eta 4:00etan otsailaren 14an.
