Eduki publikatzailea

Atzealdea 2026 URTEKO IRURAKO AGENDA KULTURALAREN AURRERAPENA

AGENDA KULTURALA

2026·02·06


Irurako kultur mahaiak, urtarrilaren 13an eta otsailaren 3an egindako bileretan, 2026. urtean Iruran izango diren ekitaldi esanguratsuen egutegi orokorra onartzea erabaki du. Helburua da herritarrei aldez aurretik informazioa helaraztea, herriko ekintzetan parte hartzea errazteko eta intereseko hitzorduak garaiz norberaren agendan gorde ahal izateko.

Egutegi honek urte osoan zehar egingo diren jarduera nagusiak biltzen ditu, hainbat eragilek eta elkartek antolatuta, eta horien berri ematea izango da aurrerantzean ere helburua, ekitaldi bakoitzaren xehetasunak hurbildu ahala.

2026rako aurreikusitako ekitaldi nagusiak honako hauek dira:

  • Otsailaren 6an, ostirala: Kaldereroen kalejira Anoetatik Irurara eta Ostatuaren II. urteurrena.
  • Otsailaren 10ean, asteartea: Irurako Ikastolaren Iñauterietako jaialdia.
  • Martxoaren 7an, larunbata: Feminismoaren kontzientziazio tailerra, bazkaria eta musika emanaldia Ostatuan, Irura Moretuz eta Udaleko Berdintasun Sailak antolatuta.
  • Martxoaren 8an, igandea: Manifestazioa Iruratik Anoetara.
  • Martxoaren 17an, asteartea: Bakarrizketa.
  • Martxoaren 23an, astelehena: Korrika Txikia eta Korrika Iruratik.
  • Martxoaren 28an: Korrika kulturala.
  • Apirilaren 18an, larunbata: Kantu bazkaria, IGAKek antolatuta.
  • Apirilaren 20tik 26ra: Kirol Astea.
  • Apirilaren 25ean, larunbata: Kros Herrikoia.
  • Maiatzaren 16an, larunbata: Irurako Ikastolaren Eguna.
  • Maiatzaren 18tik 24ra: Maiatza Kultura.
  • Maiatzaren 24an: Artisau eta janari azoka.
  • Uztailaren 4an: Uzta Giro jaialdia, Irura Bizik beste eragileen parte-hartzearekin antolatua.
  • Irailaren 25etik urriaren 4ra: San Migel jaiak.
  • Urriaren 3an, larunbata: San Migel jaietako Irurako Udala Xare Txapelketa.
  • Azaroaren 2tik 8ra: Abentura Astea, Irura Bizik antolatuta.
  • Azaroaren 7an: Gazte Alaiak Elkartearen Eguna (urtean zehar 50. urteurrenaren harira egingo diren ekitaldien barruan).
  • Azaroaren 25ean, asteazkena: Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna.
  • Abenduaren 3an, asteazkena: Euskararen Eguna.
  • Abenduaren 11tik urtarrilaren 5era: Eguberriak.

Agenda hau aurrerapen bat da, eta ekitaldi bakoitzaren inguruko informazio zehatza —ordutegiak, lekuak eta bestelako xehetasunak— aurrerago jakinaraziko dira, ohiko komunikazio bideen bidez.

Navigation Menu

Navigation Menu