Eduki publikatzailea
Atzealdea 2025ko tasetan aldaketak onartuta, osoko batzarrean
2024·10·28
Urriaren 23an ezohiko batzarra egin zen, hiru gai nagusi aztertu eta bozkatzeko: 2023ko Kontu Orokorraren behin betiko onarpena, 2025. urterako ordenantza fiskalaren tasen aldaketa eta 2025. urterako egutegi fiskalaren onarpena.
Gehiengo osoz onartu ziren 2023ko kontu orokorrak eta baita 2025eko eguteko fiskala ere. Tasen aldaketa ordea, EhBilduren aldeko bozkekin onartu zen, EAJ alderdiaren abstenitu zelarik.
Honenbestez, 2025eko udal tasa eta zergetan zenbait aldaketa izango da. Esaterako, zergetan %3ko igoera izango da, KPIaren igoeragatik.
Tasei dagokienez, zenbait tasetan egin beharreko aldaketak aztertu eta bozkatu ziren urriaren 23ko ezohiko plenuan.
Batetik, hondakien tasetan, 07/2022 Legeak agintzen duena betez, tasaren igoera egingo da. Etxebizitza, garaje, denda eta tabernei dagozkien hondakinen tasak %25eko igoera izango du. Enpresen kasuan berriz, %50eko igoera egitea erabaki zen.
Kirol instalazioen erabilera tasak ere aldaketa izango du. Auzitegi goreneko sentzentzia batek dio, ezin zaiela tasa ezberdina kobratu erroldatuei eta ez erroldatuei. Orain arte, Iruran erroldatutakoek hilabeteko 8 euroko tasa ordaintzen zuten kirol instalakuntzen erabilera egiteagatik. Aurrerantzean, 12 eurokoa izango da tasa hori, guztientzat. Hiru hilez behin egingo da kobraketa (otsaila, maiatza, abuztua eta azaroa). 16 eta 24 urte artekoen tasa 8 eurokoa izango da.
Ordenantza fiskaletan jasotako beste aldaketa batek zuzenean eragingo die etxebizitza hutsei. Izan ere, aurrerantzean, %100eko errekargua aplikatuko baitzaie. Etxebizitzen alokairua bideratzeko, bestalde, beste neurri bat ere hartuko du Udalak. Horrela, %50 eko hobaria izango dute erakunde publiko bateko alokairu programan parte hartzen dutenek.